XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aditz berenkoien adizkiak flexiones de verbos independientes erakutsiko ditut lenengoan, bigarren atalean aditz laguntzallampecirc;nak, irugarrenean Mendibururen ezgauzatxo batzuk.

2. Lan au azia nedukala (1) Nik ere Mendibururen antzera d ta guzti erabiliko ditut eduki-ren adizkiak, eskuetan nerabilen liburua (1760-garren urtekoa) Tolosako Lopezenean oraintsu argitaratuarekin aldekatu (konparatu) nai izan nuen, berdin-berdinak baziran, ekoizpen (edizione) berri au, esku geiagotan baita, aintzat artzeko.

Zabalduta bat batera zarraren aurren-aurrenean itz auek irakurri nituen: Jesusen compañiaco A. Sebastian Mendiburuc eguiñac.

Ekoizpen berrian Jesusen konpañiko A. Sebastian Mendiburuk eguiñak.

Eta bata ta bestea zabalduz zarrak laster zion tokian berriak laister zedukala ikusirik, au itxi ta utzi nuen, zarra bakarrik irakurri ta aipatzeko asmoz.

Gero bata ba bestea bein ta berriz irakurrita, gure egunotako elazketa impresion au ederki egina dela ikusi dut.

3. Azkenaldean bi geigarritxo dakarzki oso arinki eratuak.

Beron egillea illa dela uste dut.

Onela dio lenengo geigarriak: Verbos que usa mucho en la obra el P Mendiburu y cuya conjugación conviene tener a la vista para la inteligencia de lo que en ella se va leyendo.

Zortzi aditz aipatzen dira geigarri onetan: egoki (2)? egin , ekusi , entzun , izan ser, izan tener (onela dio berak), jardun continuar ta jarraitu .

Egin-i dagozkion irurogei adizki bildu ditut nik.

Geigarri onetan berriz eun ta ogeita amalau adizki ageri dira; eta !¡arritu gaitezen, gizonak!! 134 auen artean lau soil-soilik, lau dira Mendibururenak: egidazu, egiguzu, egiozu ta egizkitzu.